97.0
IRRATI LIBREA, BILBON IRRATI LIBRE BERRIA SORTZEKO PROIEKTUA
Iragan
den irailaren 1ean Tas Tas Irrati Libreak ateak itxi zituen, 21 urtez
emititzen egon eta gero.
Irailaren
30az geroztik, Gasteizko Hala Bedi Irrati Librea emititzen ari
da Tas Tasen frekuentzia beretik —FMko 97.0a—. Hain zuzen ere,
Tas Tasek eta Hala Bedik hainbat urte eman dituzte hainbat programa
konpartitzen.
Hala
Bedik bere gain hartu ditu emisioak dakartzan gastuak, harik eta
2014ko otsailera arte. Neurri honi esker, inongo
merkataritza-emisorak ezin izango du 97.0 frekuentzia okupatu eta,
aldi berean, Bilbon Tas Tas ordezkatuko duen irrati libreko proiektu
berria finkatzeko astia egongo da.
Horren
haritik, Bilboaldean lanean ari diren hainbat gizarte-kolektibori
lotutako jendeak eta Tas Tas Irrati Libreko kide ohi batzuek
«Bizkaian Hala Bediren emisioari laguntzeko taldea» osatu
dute. Bere helburua proiektuari atxikiko zaizkion eta hilean 10 euro
emango dioten 100 lagunetik gora lortzea da.
Talde
sustatzaile hau ostegunetan elkartzen ari da, Zirikaren lokalean
(Erronda kalea 12, Bilboko Alde Zaharrean), arratsaldeko zazpietan.
Jakina, proiektuan interesatuta dagoen pertsona ororentzat irekita
dago.
Taldearekin
harremanetan jartzeko:
www.97irratia.blogspot.com
97puntocero@gmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario